euskal presoak

Jon Agirre Agiriano euskal presoa Basurtuko erietxeko larrialdietan sartu dute, baina onik dago

Azkeneko egunetan gastroentiritisak jota ibili da. Osasun arazo handiak ditu 68 urteko presoak. 29 urte daramatza preso.

2010eko uztailaren 7a
19:13
Entzun
Jon Agirre Agiriano (Aramaio) presoa Basurtu Bilboko ospitaleko larrialdietan ingresatu dute, haren inguruko lagunek arratsaldean BERRIAri jakinarazi diotenez. Artean ez zekiten zer zeukan. Ondoren esan du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) presoak gastroentiritis izan duela azken egunetan, eta horren ondorioz eraman dutela erietxera. "Basurtun hainbat froga egin dizkiote, eta ondo dagoela ondorioztatu dute medikuek", adierazi du AAMk.

Agirre Agirianok zigor osoa betea duen arren eta oso gaixo dagoen arren, kartzelan daukate. 68 urte dauzka, eta 29 daramatza preso. Haren lagunek ohartarazi izan dutenez, espetxean egindako urteen ondorio dira haren osasun arazoak. Artrosi orokortua du, hernia diskala, protesia eskuineko aldakan, diabete mellitus gaitza, ikusmena eta entzumena galtzen ari da eta bihotzekoak jotzeko arriskua du, besteak beste.

2006an bete zuen zigor osoa, baina 2011ra arte luzatu diote espetxealdia. Basauriko espetxean daukate egun.

1981eko maiatzean atxilotu zuen Guardia Zibilak, ETArekin zerikusia zuelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.