Jon Anza auzia

Jon Anzaren kasuaren berri ematen zuen bloga itxi dute

WordPress-ek jarri duen abisuaren arabera, erabilpen arauak urratu dituelako itxi dute. Zentsura salatu du AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

2010eko martxoaren 24a
11:43
Entzun 00:00:00 00:00:00
Jon Anzaren desagerpenaren eta heriotzaren eta horren inguruko zalantzen berri ematen zuen hainbat hizkuntzatan zereginduzuejonekin blogak. Wordpressek itxi egin du, ordea, eta ohiko helbidera joanez gero horren berri ematen duen oharra baino ez da ageri. Erabilpen arauak urratu direlako itxi dutela azaldu du Wordepressek.

AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, ordea, "zentsura" ikusi du itxiera horretan, "Jonen auzia isiltzeko saiakera berri bat".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!