Alonsok joan den martxoaren 25ean Donostian atxilotutako hiru lagunekin lotu du Garmendia, eta orduandik ihesean zebilela esan du. Iker Olabarrieta, Karmelo Lauzirika eta Igor Gonzalez Sola atxilotu zituen Espainiako Poliziak martxoan, eta bost egunez inkomunikatuta eduki ostean espetxeratzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak. Espetxera ere inkomunikatuta eraman zituzten. Atxilotuta eduki zituzten garaian torturatu egin zituztela salatu zuten.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko 5.Instrukzio salak Jon Koldo Garmendiaren kontrako nazioarteko atxilotze agindua emana zuela eta horregatik atxilotu dutela zabaldu dute berri agentziek.
atxiloketa