Ostegunean Jon Parot euskal preso politikoari baldintzapeko askatasuna ezeztatu diote, epailearen hitzetan «espetxean beste euskaldunekin gurutzatzen delako, haiekin mintzatzen delako eta euskal egunkariak irakurtzen dituelako». Iragan otsailean egin eskaera onartua izan zen, bainaprokuradoreak helegitea jarri, eta ezeztatu zioten. Jon eta Unai Parot, Jakes Esnal eta Frederic Haranburu Txistor presoek 21 urte daramate preso. Atzo lau presoen egoera salatzeko manifestazioa egin zen Donibane Lohizunen.
Apirilaren 17an, Preso Politikoen Nazioarteko egunaren kari Fresnesko kartzelatik, preso kurdu, korsikar eta euskaldunek agiri bat idatzi dute. Salatu dute «pertsona eta militante moduan» haiekin «amaitzea» bilatzen duela espetxe politikak. Gehitu dute Frantzia eta Espainia ez daudela prest haien «izaera politikoa aitortzeko», bi estatuen eta Euskal Herriaren arteko gatazkaren izaera politikoa aitortzea litzatekeelako. Haien arabera, «sistema kapitalista defendatzen dutenek demokraziaren ideia beren eredu ekonomiko-politikoarekin identifikatzen dute». Bukatzeko, «preso politikoakborroka eta erresistentziaren ikur» direla diote.
Jon Paroti baldintzapeko askatasuna ezeztatu diote berriz ere
Fresnesko preso politiko, kurdu, korsikar eta euskaldunek agiri bateratu bat egin dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu