60 pertsonak, gizon zein emakumek, haur, zahar zein gaztek, abestu dute aurtengo Kilometroen bereizgarri izango den 'Oia' kantua. Haietako hainbat, Kilometroen antolatzaile den Arizmendi ikastolako ikasle, guraso edo laguntzaile dira.
Jon Sarasua bertsolari eta irakasleak sortu ditu hitzak, eta Liken taldeak, berriz, musika. Hitz jokoak dira abestiaren hezurdura, eta entzuleei hitz horien guztien azpian zer gordetzen den asmatzeko gonbitea egiten die. Bi bertsio grabatu dituzte: bat laburra, irratietan-eta emateko, eta, bestea, luzea. Bigarren bertsio hori DVD batez lagunduta banatuko da.
Kilometroak