Frantziako Poliziak Jon Telleria gazte independentista atxilotu du gaur goizean Urruñan, etxean zela, eta Pauera eraman du. Atzeman aurretik telefonoz deitzeko aukera izan du gazteak, eta atxiloketaren berri eman du orduan. Haren aurkako euroagindua eskatua du Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Izan ere, Espainiako Poliziak iazko azaroan gazte independentisten aurkako operazioa egin zuenean, Telleria atxilotzen saiatu ziren baina ez zuten etxean aurkitu. Orduan atxilotutako 37 gazteetatik 33 espetxera bidali zituen Fernando Grande Marlaska epaileak, Segi legez kanpoko erakundeko kideak direlakoan.
Azken hilabeteotan bizi da Urruñan Telleria, eta "bizitza publikoa" egiten du, Amnistiaren Aldeko Mugimendiak dioenez. Info7 irratiko kazetaria da -arratsaldeko albistegia aurkezten du-. Idiazabaldarra da.
atxiloketa
Jon Telleria gazte independentista atxilotu dute Urruñan
Espainiako Auzitegi Nazionalak haren kontrako euroagindua eskatua du, gazteen aurkako iazko azaroko operazioa dela-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu