Euskal presoak

Jose Luis Campok gose greba utzi du

Bertze euskal presoekin jartzeko konpromisoa hartu du espetxeak. Frantzian preso dauden Arkaitz Agirregabiriak eta Asier Arangurenek baraualdiarekin jarraitzen dute.

2010eko ekainaren 25a
12:59
Entzun
Jose Luis Campo preso donostiarrak gose greba utzi du, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Hilaren 17an hasi zuen protestaldia. Campo Draguignan espetxetik Uzerchera aldatu zuten (Frantzia), lehenengoa hustu egin behar izan baitzuten uholdeen ondorioz. Uzerchen bere gauzak bueltatzeko eta bertze euskal presoekin batera jartzeko eskatu zuen Campok, eta gose greba hasi zuen. AAMk jakinarazi du espetxeak haren eskakizunak betetzeko konpromisoa hartu duela.

Frantziako espetxeetan dauden bi euskal presok gose greban jarraitzen dute. Arkaitz Agirregabiria Borgen Bresseko kartzelan bakartuta dutelako ekainaren 8tik ari da protestan, AAMk dioenez. Agirregabiria iragan maiatzaren 20an atxilotu zuten Baionan.

Asier Arangurenek, berriz, ekainaren 15ean ekin zion gose grebari Tarasconeko espetxean. Heldu den uztailaren 4an beteko du Frantzian ezarritako zigorra, eta Espainiara kanporatzeko arriskua du, AAMren arabera. 2003an atxilotu zuten Aranguren, eta hamar urteko kartzela zigorra jarri zioten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.