MEMORIA

Jose Mari Aranzamendi eta Arkaitz Bellonen aldeko oroitarriei eraso diete

Lekukoen arabera, guardia zibilak joan dira Elorrioko Berriozabaleta auzora bi oroitarriei erasotzera.

Bellonen aldeko oroitarria.
2018ko martxoaren 29a
19:41
Entzun

Jose Mari Aranzamendi eta Arkaitz Bellon espetxean hildako presoen alde Elorrioko Berriozabaleta auzoan (Bizkaia) dauden oroitarriei eraso diete. Lekukoek salatu dutenez, Guardia Zibilaren bost auto joan dira bertara 07:00 aldera, eta kolpeka apurtu dute Aranzamendirena; Bellonena, berriz,  «erabat tolestuta» utzi dute.

Aranzamendi 1997an hil zen, Alcala-Meco (Espainia) espetxeko ziega batean. 41 urte zituen. Bellon, berriz, 2014an hil zen, Puerto de Santa Mariako kartzelan. 36 urte zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.