Politika

Jose Miguel Fernandezek bihar hartuko du Kontxi Bilbaoren lekua Eusko Legebiltzarrean

2008ko urriaren 2a
17:44
Entzun
Asteartean utzi zion Kontxi Bilbaok (EB) Eusko Legebiltzarreko kide izateari, aurreko legealdian Sozialista Abertzaleak taldea ez desegiteagatik kargugabetu egin zuelako Espainiako Auzitegi Gorenak, eta bihar hartuko du Jose Miguel Fernandezek haren lekua han.

Legebiltzarkide izateaz gain, bertako Mahaiko bigarren idazkaria izango da.

Arabako EBko koordinatzailea da Fernandez eta herrialdeko Batzar Nagusietako kide izana da. Abokatua da.

Bilbaoz gain, Juan Maria Atutxa (EAJ) eta Gorka Knörr (EA) Legebiltzarreko orduko Mahaiko kideak ere zigortu zituen Gorenak. Atutxak urte eta erdiko inhabilitazioa eta hemezortzi mila euroko isuna jaso ditu, eta Knörr eta Bilbaok urtebeteko inhabilitazioa eta hamabina mila euroko zigorra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.