Presoak

Joseba Agudo abokatua espetxera bidali du Grande Marlaska epaileak

Frantziak haren kontrako euroagindua onartu ostean, ostegunean eraman zuten Espainiara. ETAko kide izatea egozten diote.

2010eko apirilaren 3a
12:39
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande Marlaskak baldintza gabe espetxera bidali du Joseba Agudo abokatua. ETAko kide izatea leporatzen dio.

Joan den urritik Frantzian preso eduki ondoren, ostegunean eraman zuten Espainiara Agudo, Paueko Auzitegiak otsailaren 16an haren kontrako euroagindua onartu baitzuen. Atzo hartu zion deklarazioa Grande Marlaskak, eta, esan bezala, baldintza gabeko espetxea agindu zuen haren kontra.

Agudo Hendaian (Lapurdi) atxilotu zuten iazko urri amaieran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.