Hona hemen Joseba Aurrekoetxearen esan batzuk:
- "Nazio eraikuntza nahi badugu, espetxe arloa edo sistema geure esku eduki behar dugu”.
- "Nahiko genuke Euskal Herrian baleude presoak, baina egun ez dago baldintzarik. Bitarteko pauso bat da gerturatzea”.
- "[Gerturatzea] EAJren posizioa jakinekoa da. Beste kontu bat da gauza horiek aurrera eramatean diskretua izatea, ez ibiltzea guztia kontatzen”.
- "Presoen gaian alde batetik eta bestetik pausoak konpasatu behar dira, zaratarik atera gabe eta inork esateke berak irabazi duela”.
- "Gauzek funtzionatu dezaten pieza egokiak momentu egokian jartzea da hemen kontua. Estatuaren pausoa falta da; presoek eman dute bat”.
- "Presoei eragindako mina aitortzeko eskatu behar zaie, gutxienez. Gertatu denari buruzko azterketa kritiko bat egin behar da”.
- "Ezin da beti baldintzak jartzen ibili. ETA deseginda ere PPri igual ez zaio aski izango. Ezbairik gabe, ETA desegin egin behar da. Ahal den azkarren badago hori, denontzat hobeto”.