Joseba Ezeolazari eraso egin ziotelakoan atxilotutako bi lagunak libre utzi dituzte, behin-behinean

Jon Auzak ukatu egin du erasoa gertatu zenean leku hartan zegoela. Alberto Piok, berriz, liskarra ikusi zuela baina ez zuela zerikusirik izan ziurtatu du. Hala ere, inputatu egin dituzte. Askatasunaren arabera, gezurra da Batzarreko zuzendaritzakide eta NaBaiko parlamentariak emandako bertsioa. NaBaik gaitzetsi egin du erasoa.

2008ko apirilaren 21a
17:16
Entzun
Larunbat goizaldean Joseba Ezeolaza Batzarreko zuzendaritzako kide eta NaBaiko parlamentariari eraso ziotelakoan atxilotutako bi lagunak libre utzi ditu epaileak deklarazioa hartu ondoren. Hala ere, auzipetu egin ditu agintariei aurre egitea eta lesioak eragitea egotzita.

Batzarrek atzo salatu zuen larunbat goizaldeko bostetan bi lagunek Ezeolazari eraso ziotela, Labrit ondoko Katos tabernan, aurrez ezer esan gabe. Eraso horren ondorioz, ezpaina hautsita du Ezeolazak eta kolpe ugari, Batzarraren arabera. Ezker abertzaleko bi kideri egotzi zien erasoa.

Hain zuzen ere, Udaltzaingoak Jon Auza eta Alberto Pio ezker abertzaleko kide ezagunak atxilotu zituen erasoarekin zerikusia zutelakoan. Arestian aipatu bezala, epaileak behin-behinean libre utzi ditu, baina inputatu egin ditu. Auzak ukatu egin du erasoa gertatu zenean leku hartan zegoela. Piok, berriz, liskarra ikusi zuela baina ez zuela zerikusirik izan ziurtatu du.

Askatasunak, berriz, gezurtatu egin ditu Ezeolazak eta Batzarrek emandako azalpenak. Areago, gezurra dela dioten hainbat lekuko daudela dio, eta informazio gehiago emango duela datozen egunetan.

Nafarroa Baik gaitzetsi egin du erasoa, eta Nafarroako Parlamentuko mahaiak ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.