eliza

Joseba Gonzalez eta Juan Kruz Mendizabal, Munillaren bikario nagusiak

Patxi Azpitarte eta Felix Azurmendiren ordez ariko dira Gipuzkoako Gotzaintzan.

2010eko apirilaren 14a
14:55
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gipuzkoako Gotzaintzak gaur jakinarazi du zein izango diren bikario nagusi berriak: Joseba Gonzalez Zugasti (Azkoitia, 41 urte) eta Juan Kruz Mendizabal (Ormaiztegi, 46 urte). Biok izango dira, beraz,Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainaren laguntzailerik gertukoenak. Gonzalez izango da bikario orokorra.

Patxi Azpitarte eta Felix Azurmendiren lekuak hartuko dituzte. Biok urtarrilean utzi zuten kargua, euren borondatez, Juan Maria Uriartek gotzaintza uztearekin batera. Gotzaintzak orduan zioen "erabat logikoa" dela aldaketak gertatzea gotzain berriaren izendapenarekin.

Munilla karguan jarri zutenean, polemika handia izan zen Gipuzkoako Elizbarrutian, herrialdeko parrokoen artetik %77 haren aurka azaldu zirelako.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA