Josetxo Otegi euskal presoa Barajasko (Madril, Espainia) aireportuan libre gelditu da gaur goizean, Frantziak Espainiaratu ostean. Otegi (Donostia) gose greban zegoen urriaren 9tik. "Ondorioz, ahul iritsi da baina oso animaturik", Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez.
2002an atxilotu zuten, Frantzian, ETA erakundearekin harremanetan izatea egotzita. Hamar urteko espetxe zigorra jarri zioten. Gaur bete du Frantzian ezarri zioten zigorra eta gaur bertan gelditu da aske.
Hura Espainiaren esku ez uzteko eskatzeko, hainbat lagun 24 orduko baraualdian izan dira EHUn, Gasteizen.
Borxa Urberuaga presoa ere libre geratuko da, barikuan, bi urteko espetxe zigorra bete ostean. Aranjuezko (Espainia) espetxean daukate.
Haren senideek esan dutenez, gaur jaso dute irailaren 5ean Urberuagak, Asier Tapiak eta Aner Mimenzak izandako epaiketaren epaia. Mercedes Gallizo Espainiako Espetxe Zuzendariak 2007ko gabonetan Soto del Real kartzelara egindako bisitaldian izandako istiluengatik absolbitu dituzte hirurak. Tapiak isun ekonomikoa ordaindu beharko du, baina beste auzi bategatik kartzelan segituko du. Mimenza ere beste auzi batean zegoen, eta lehengo astean geratu zen libre, hamar mila euroko bermea ordainduta..
euskal presoak
Josetxo Otegi libre gelditu da, Espainiaratua izan ondoren
Borxa Urberuaga presoa ere libre geratuko da, ostiralean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu