Joshua Fishman (1926-2015) judu amerikarra zen, eta New Yorkeko Yeshiva unibertsitateko ikerketarako katedradun emeritoa. Hizkuntza gutxituen gainbeherakada eta bizirik irauteko arazoak hobeto ulertzeko, hainbat hiztun elkarte ahul edo txikiren egoera aztertu zuen mundu osoan. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2010eko urtarrilaren 29an.
Aztertu zuen hizkuntza horietako bat euskara izan zen: horrela, Euskal Herriarekin hainbat harreman izan zituen. Eta euskararen egoerak isla izan zuen haren hainbat liburutan, bestea beste, Reversing Language Shift... liburuan, non frisierari eta euskarari kapitulu osoa eskainia zien.
Hainbat ikerketa eremutan egin zuen lana. Hizkuntzen arnasguneei buruz teorizatzeagatik da ezaguna.