euskal presoak

Josu Amantes preso bilbotarra aske geratu da

 22 urte eman ditu espetxean preso.

2014ko apirilaren 28a
08:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, gaur atera da espetxetik Bilboko euskal presoa. 1992. urtean atxilotu zuten Naoneden (Bretainia). Aurretik Baionan errefuxiatu zelarik, 1985ean, GALen atentatua jasan zuen Gotzon Zabaletarekin batera, eta zauri larriak jasan zituen.

Frantziatik espainiaratu ostean, Parot doktrina ezarri zioten. Hura, ordea, baliogabetu egin zuen iaz Estrasburgoko Giza Eskubideen auzitegiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA