Imazen ekimenez egingo dute batzarra, nahiz eta Lopezek jendaurrean esana zuen jeltzaleen buruarekin elkartu nahi zuela.
Joan den martxoaren 14an PSOE Espainiako Gobernura heldu zenetik, sozialisten buruek eta EAJkoek izan dituzte zenbait harreman, baina beti hein instituzionalean. Hau da, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakaria Espainiako Administrazio Publikoko ministro Jordi Sevillarekin eta Paulino Luesma Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariarekin batzartu da.
Politika