Iazko azaroaren 6an geratu zen libre Olarra, Pontevedrako A Lama espetxean preso egon ostean. 18/98 sumarioko Xaki atalean epaitu zuten, eta hamahiru urteko kartzela zigorra ezarri, baina zortzi urte eta erdira jaitsi zioten kondena.
Azaroaren 7an herrian egin zitzaion harreran emandako diskurtsoa dela-eta inputatu dute. Bertan, "bide demokratikoak erabiliz, borrokan jarraitzera" deitu zuen: "Inportantea da sinistea daukagun proiektuan. Uste dut Europan gure alde dagoen haize hau aprobetxatu nahi badugu martxa bat gehiago sartu behar dugula, indar gehiago sartu behar dugula eta borrokatu behar dugula. Estrategia aldaketa ez da ixilik egotea. Estrategia aldaketa da, tresnak aldatzea: tresna demokratikoen bidez, baina borrokaren bidez. Borrokan bidez lortuko dugu herri honen askatasuna".