Joxe Mari Sagardui Gatza (Zornotza, Bizkaia; 1958) euskal presoaren alde, elkarretaratzeak egin dituzte gaur Zornotzan. Zehazki, 29 egin dituzte, kartzelan daramatzan urte bakoitzeko. 12:30an hasi dira guztiak. 18:00etan, berriz, manifestazio egin dute herriko kaleetan zehar.
AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera, "biziarteko zigorren aurka" egindako ekimena da. Izan ere, Sagardui Europan espetxean denbora gehien daraman presoa da.
Hain zuzen, 1980ko uztailaren 8an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, eta inkomunikatua izan ondoren, espetxera bidali zuten. Hala, 29 urte daramatza dagoeneko. Urte hauetan guztietan sakabanaketa eta isolamendua ezagutu ditu. Jaengo espetxean (Espainia) dago orain.
"Sagarduik duintasunez eta indarrez aurre egin die euskal preso politikoak suntsitzeko espreski eraikitako ‘espainiar Guantanamoari", dio AAMk. "Damutu ez izanagatik, jarrera politiko bati eusteagatik daukate preso hainbeste urtean".
EUSKAL PRESOAK
Joxe Mari Sagarduiren aldeko mobilizazioak egin dituzte Zornotzan
12:30ean 29 elkarretaratze egin dituzte euskal presoaren alde herriko hainbat tokitan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu