Juan Ignacio Perez Iglesias, Jakiunde akademiako buru

2020ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
BERGARA. Juan Ignacio Perez Iglesias Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia (Salamanca, Espainia, 1960) izendatu dute Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiako lehendakari. Eusko Ikaskuntzak 2007an sortutako erakundeak zuzendaritza organo berriak aukeratu zituen atzo, eta, lehendakariaz gain, mahaiko hamar kideak ere hautatu zituzten. Perez Iglesias Biologian doktorea da, eta Pedro Miguel Etxenike ordezkatuko du; Etxenike 2016tik zegoen karguan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.