Juan Jose Rego Vidal preso donostiarra aske uzteko proposamena egin du EAk gaur Eusko Legebiltzarrean. Jesus Mari Larzabal legebiltzarkideak aurkeztu du legez bertzeko proposamena.
Legebiltzarrak Espainiako Espetxe Zuzendaritzari Rego Vidal aske uzteko eska diezaion nahi du EAk, Donostiako presoak osasun arazo larriak baititu. Larzabalek Zigor Kodeko 92. artikuluaren eta Espetxe Arautegiko 104.aren "interpretazio irizpide zabala" egiteko eskatu dio Espetxe Zuzendaritzari. Arau horiek gaixotasun larri edo sendaezinak dituzten presoak aske uzteko aukera barnebiltzen dute.
Larzabalek Rego Vidal aske uztearen alde egin du, "bere egoeraren larritasunak eskatzen duen medikuntza eta psikologia tratamendua eman ahal izateko, eta kartzelan jarraituz gero hiltzeko arriskua duelako".
Iragan urtarrilaren 8an bihotzekoa izan zuen Rego Vidalek, eta espetxetik Valladolideko erietxera (Espainia) eraman zuten. Etxeratek jakinarazi zuenez, hurrengo egunerako Dueñaseko espetxera (Espainia) eraman zuten berriz.
Aspalditik dago gaixo Rego Vidal, eta duela hamabortz urte espetxera sartu zutenetik okerrera egin du bere egoerak. Garuneko hodietako gaitza ere badu, eta bi tronbosi izan ditu. Horren ondorioz, indarrik gabe dauka ezkerreko zangoa. Entzumen eta ikusmen arazoak ere baditu, baita hipertentsioa ere. Etxerat-en arabera, dudarik gabe «larrien dagoen presoa» da.
Euskal Presoak
Juan Jose Rego aske uzteko eskatzeko proposamena egin du EAk Eusko Legebiltzarrean
Espainiako Espetxe Zuzendaritzari 92. artikuluaren "interpretazio irizpìde zabala" egiteko eskatu dio EAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu