euskal presoak

Juan Jose Rego kartzelan sartu dute berriro, atzo bihotzekoa izan ondoren

2010eko urtarrilaren 9a
19:21
Entzun 00:00:0000:00:00
Juan Jose Rego presoa (Donostia, 1939) Dueñasko kartzelan (Palentzia, Espainia) sartu dute berriro, atzo bihotzekoa izan ondoren. Atzo Valladolideko ospitalera (Espainia) eraman zuten, baina gaur handik irten bezala espetxean sartu dute. Etxeratek Regori emandako tratua salatu du.

Gaixotasun larria dauka aspalditik Regok; 1988tik gaitz zerebrobaskularra, duela hamabost urtetik diabetes gaitza eta hipertentsioa...

Haren senideek eta abokatuak atzo salatu zutenez, ezin izan dute ikusi ospitalean, oztopoak jarri dizkietelako.

2005eko azaroan istripu zerebrobaskularra izan zuen, eta ikusmen eta ezkerreko hankako indar eta mugikortasunaren gabezia eragin zion. Medikuen arabera, Regoren kasua larria da oso, baina Espainiako Espetxe Zuzendaritzak beti uko egin izan dio presoa askatzeari. "Sekulako utzikeria" da hori Etxerat euskal presoen elkartearen iritziz.

1997ko abuztuan atxilotu zuten, ETArekin zerikusia zuelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.