Juan Jose Salaberri Galbete Foruzaingoaren komisario nagusia hil da gaur goizean, bere bulegoan lanean ari zela. Foruzaingoan aintzinatasun luzeena zuen langilea zen, eta gaur egun trafiko eta bide segurtasun komisario nagusia zen, 2015etik. Uxue Barkos gobernuburuak doluminak eman dizkio familiari. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, atzo Xabierraldiko lanak zuzendu zituen, eta gaur goizean lanera iristean hil da.
1981. urtean egin zen foruzain Salaberri. Olaztin jaio zen 1958an, eta Zuzenbide eta Geografia eta Historia lizentziaduna zen. Gainera, Historian doktore zen. Bere polizia ibilbidearen hasieran errepidean aritu zen lanean motoarekin. 1983an Nafarroako Parlamentuan aritu zen laneanArdurak hartuz joan zen eta 1996an komisario izendatu zuten. Une honetan Foruzaingoan antzinatasun gehien zuen polizia zen.
Duela urte eta erdi aurreko Mario Zunzarren hil zen, komisario nagusi zela hori ere.