Ingurumena

Juan Lopez de Uralde, Kopenhageko ekintzaz "harro"

Gaur hasiko da 2009an Greenpeaceren ekintzan parte hartu zutenen kontrako epaiketa.

2011ko ekainaren 20a
11:06
Entzun

Juan Lopez de Uralde Greenpeaceko arduradun ohia gaur epaituko du Kopenhagen elkarte ekologistako beste kide batzuekin batera, eta epaiketa hasi aurretik "harro" agertu da 2009ko abenduaren 17an egin zuten ekintzaz. Danimarkako erreginaren ongi-etorrian sartu eta munduko hainbat liderren aurrean CO2 isurketak salatzeko pankartak zabaldu zituzten.

Espetxe zigorra eskatzen du fiskalak auzipetuentzat. Epaiketaren lehen saioa gaur izango da, eta bigarrena abuztuaren 19n. Euren erantzukizuna aitortzen dutela esan du Lopez de Uraldek goizean, eta lasai doazela epaiketara. "Kopenhageko goi-bileraren porrotaren ondorioz, 2010ean %5 handitu diren gas isurketak munduan, eta izugarriena da egoera horren erantzuleek ez dute ez politikoki ezta juridikoki ere erantzuten", gaineatu du.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.