Bihar berria-n

Juan Luis Ibarra: "Presoen eta Sorturen estatutuen artean ez badago desadostasunik, pausoa emango da"

EAEko Auzitegi Nagusiko presidentearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk, gaitzat espetxe politika eta EPPKren hausnarketako ondorioen txostena hartuta. Aurrerapena da hau.

Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea, ostegunean, Bilbon, BERRIAko elkarrizketan. ARITZ LOIOLA, ARGAZKI PRESS
enekoitz esnaola
2017ko uztailaren 22a
00:14
Entzun

Hona hemen Juan Luis Ibarraren esan batzuk:

- "Etxera itzultzeko planteamendua duten presoen eta Sorturen estatutuen artean desadostasunik ez badago, pausoa emango da. [...] Sortuk bere estatutuetan helburuez eta bitartekoez egindako definizioarekin preso bat modu leial batean ados balego, baldintzapeko askatasunerako baldintzak beteko lituzke; eta gero hori egiaztatu egin behar da".

- "ETAren jarduerarik ezak esan nahi al du erakunde modura jadanik ez dituela aginduak ematen? Ez baditu ematen aginduak eta ez badu jarduerarik, zergatik ez da desegiten? Desegiten bada, presoen bidea leundu egingo luke. Bestela, zaildu".

- "Damua hitza ez da agertzen. Adierazpide moral bat da. Salaketa ere ez da exijentzia, baina ez bada nahi Justiziarekin kolaboratzerik, bidea askoz zailagoa izango da. Espetxe onuretarako baldintza batzuk badaude, eta, horrez gain, bukaeran espetxe bakoitzeko batzordearen balorazio bat egoten da, eta orduan kontuan hartuko da argitzeke dauden krimenak argitzeko kolaboratu den, nola ez".

- "Terrorismo kasuetako presoen eskubideak ere bermatzen dituen sistema al dugu? Nik uste dut nahikoa egiaztatuta dagoela baietz, badugula. Argudio juridikoak erabiltzen dira".

- "Oso garrantzitsua iruditzen zait espetxe eskumena izatea. Jaurlaritzako Bizikidetza Idazkaritza ahalegin bat egiten ari da. Dokumentu landuak eta ondo pentsatuak dira harenak, eta erabilgarriak izango dira".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.