euskal presoak

Juanjo Rego presoak bihotzekoa izan du

Valladolideko erietxera eraman dute. Gaixotasun larria dauka aspalditik. Etxerat-ek Espainiako Espetxe Zuzendaritzaren "utzikeria" salatu du.

2010eko urtarrilaren 8a
15:43
Entzun
Juanjo Rego presoa (Donostia, 1939) Valladolideko ospitalera (Espainia) eraman zuten atzo, bihotzekoa izan ondoren. Gaixotasun larria dauka aspalditik Regok; 1988tik gaitz zerebrobaskularra, duela hamabost urtetik diabetes gaitza eta hipertentsioa...

Haren senideek eta abokatuak ezin izan dute ikusi ospitalean, oztopoak jarri dizkietelako.

2005eko azaroan istripu zerebrobaskularra izan zuen, eta ikusmen eta ezkerreko hankako indar eta mugikortasunaren gabezia eragin zion. Medikuen arabera, Regoren kasua larria da oso, baina Espainiako Espetxe Zuzendaritzak beti uko egin izan dio presoa askatzeari. "Sekulako utzikeria" da hori Etxerat euskal presoen elkartearen iritziz.

1997ko abuztuan atxilotu zuten, ETArekin zerikusia zuelakoan. Dueñasko espetxean (Palentzia, Espainia) dago azkenaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.