Jugoren harreran izandako lagunak kolpatu dituzte
GALDAKAO. Aitor Jugo preso ohiari herenegun eginiko harrera ekitaldian bi lagun identifikatu eta «gutxienez zortzi lagun» kolpatu zituen Ertzaintzak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Jugok bere argazkia hormatik kendu ondoren sartu ziren Poliziak herriko tabernan; presoen aldeko oihuen artean, presoen argazkiak kendu eta taberna hustu zuten.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu