Euskal presoak

Julen Mendizabal presoa aske geratu da

Bost urte egin ditu espetxean.

Julen Mendizabal, aske. ETXERAT
2018ko martxoaren 31
19:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Julen Mendizabal preso arrasatearra aske geratu da, Mont-de-Marsango kartzelatik atera eta Espainiaratua izan ostean. 2013an atxilotu zuten, eta zazpi urteko zigorra jarri zioten ETAko kide izatea egotzita.

Urtarrilean, Frantziako Gobernuak jakinarazi zuen euskal presoak gerturatzen hasiko zela, eta Mendizabal izan zen Emmanuel Macronen gobernuak Mont-de-Marsanera hurbildu dituen presoetako bat. Otsail amaieran lekualdatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.