Jurgi Oteiza presoari hirugarren gradua aplikatu diote

Jorge Fernandez Diazek dio presoak «baldintza guztiak» betetzen dituela «damututa» dagoelako

Agentziak
Madril
2012ko uztailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Espetxe Zaintzako Idazkaritza Nagusiak hirugarren gradua eman dio Jurgi Oteiza Nazabal presoari, eta horrenbestez, lo egitera bakarrik joan beharko du espetxera. Espainiako Barne Ministro Jorge Fernandez Diazek azaldu duenez, «damututa» dago presoa, eta hirugarren gradua eskuratzeko bete behar diren baldintza guztiak betetzen ditu. Zaballako kartzelan dago preso Oteiza, kale erasoetan parte hartzea egotzita. Birgizarteratzea banakakoa izango dela berretsi du Fernandez Diazek: «Ez da konponbide kolektiborik egongo. Zigorrak banakakoak dira, eta indultu edo birgizarteratzeek ezin dute bestela izan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.