euskera

Justizian euskara bermatzeko 'Justizia Euskaraz' elkartea sortu dute

=i Justizia Euskaraz =i elkartea bi egin behar nagusirekin sortu da: batetik, beraien burua eskaintzen dute Justizia administraziora jo behar duten euskaldunek euskaraz egiteko modua izan dezaten; eta aldi berean, esparru zabal horretan euskaraz egin ahal izateko eskubidea bermatzeko kopromisoak eskatuko dituzte, ekimenak bultzatu eta urraketak gogor salatuz.

2005eko ekainaren 8a
15:31
Entzun 00:00:0000:00:00
Taldeko lehendakari Esteban Umerezek"basamortutzat" jo du euskararen presentzia justizia arloan. Justizian Euskaraz Euskal Herri osoko epaile, abokatu, prokuradore eta erregistratzaile guztientzat irikita dago, eta oraingoz 40 kide dauzka, baina zabaldu egin nahi dute. Lehenengo egin behartzat, hizkuntza eskubideen ponentzia juridikoa osatzea du Justizia Euskaraz -ek.

Esteban Umerezek honakoa gaineratu du: "Hizkuntza eskubideak ditugula pentsatuz, hausnarketarako bilgune bat izango da; Justizia administrazioaren inguruan euskaldunek beraien ausnarketak egiteko toki bat".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.