18/98+ taldearen hitzaurrearekin eta 100 pertsona ezagunen ekarpenekin abiatuko da 'Kaiera' hilaren 15ean Iruñetik, eta Durangoko azokan amaituko du bidea azaroaren 12an. Tartean modu eta kolore guztietako aportazioak biltzeko helburuarekin.
'Kaiera' handia izango da, eta aportazioen kopuruaren arabera handiago bihurtzeko aukera du. Amaitutakoan, bildu den ekarpen kopuruaren arabera zer egin erabakiko dute, aukeren artean liburu bat argitaratzea aipatu dute.
"Eskubide zibil eta politikoen defentsan kolore askoko manifestu bat" izango da liburua. Han bere ekarpena egiten duena bere zatiaren erantzule izango da, eta ez beste inorena. Hitzaurrearekin ados ez dagoenak ere eman dezake bere iritzia taldearen esanetan.
18/98+