kalamua

Kalamu taldeak arautzeko eskatu diote elkarteek Jaurlaritzari

Eusfac federazioko kideek gogoratu dute Eusko Legebiltzarraren babesa duela eskariak.

Kalamua. ANDY RAIN / EFE
2014ko urriaren 10a
07:35
Entzun

Eusfac kalamu elkarteen federazioak kalamu taldeak arautzeko bide orri bat ezartzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Iker Val eta Aitor Brion ordezkariek onartu dute araudia gauzatzea ez dela "erraza" izango, baina nabarmendu dute horren garapenak Eusko Legebiltzarraren babesa ere baduela —marihuana elkarteei buruzko arau bat egiteko eskatu berri dio Jaurlaritzari—.

Eusfaceko kideen arabera, "bide onetik" doaz, baina uste dute beharrezkoa dela 2015ean bide hori helmugara eramatea; hau da, arau bat izatea. "Eskubide eta betebeharren marko bat" izatea ezinbesteko jo dute, "segurtasun juridikoa" bermatzeko.

Federazioaren ustetan, erakunde bakoitzak jarri behar du hondar alea; tartean aipatu ditu Donostiako Udalak onartutako arautegia eta Legebiltzarrak eman berri duen pausoa. "Pilota bere [Jaurlaritzaren] teilatuan dago orain, eta gure ustetan, arduraz bete behar ditu egin zaizkion gomendio guztiak".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.