gizartea

Kalea Guztiona Da taldeak dio Bilboko Udalak eta epaitegiak bat egin dutela "eskubideen interpretazio murriztailean"

Maite Asensio Lozano.
2012ko uztailaren 12a
15:31
Entzun

Espazio publikoaren erabilera arautzeko Bilboko Udalak 2010eko irailean onartutako ordenantzaren aurka Kalea Guztiona Da plataformak aurkeztutako helegitea atzera bota zuen iragan astean EAEko Auzitegi Nagusiak eta, horren harira, udalaren “oinarrizko eskubideen interpretazio murriztailearekin” bat egitea egotzi dio kolektiboak epaitegiari, gaur Bilboko udaletxe aurrean egindako agerraldian.

Eragile sozialen ustez, ordea, “bizikidetzarako eremu askea” izan behar du espazio publikoak. Hartara, taldeek ondorioztatu dute eztabaida ez dela juridikoa, “bizikidetza soziala ulertzeko moduari” buruzkoa baizik, eta kasazio helegiterik ez jartzea erabaki dute. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.