Espainiako Auzitegi Nazionalak debeku batzuk ere jarri dizkie denei, libre utzi dituzten Batasuneko beste kide batzuei bezala. Martxoaren 26an, kasu, Joseba Permach, Joseba Alvarez eta Juan Cruz Aldasoro atera zituzten kartzelatik baina, bakoitzari 50.000 euroko bermea jartzeaz gain, Espainiako Estatuko mugak igarotzeko debekua ezarri diete, pasaporteak kendu dizkiete, astero epaitegian sinatzeko baldintza jarri diete, auzitegiek hala eskatutakoan aurkeztekoa, etxebizitzaz ez aldatzekoa eta politikan ez aritzekoa.
Fullaondo ez beste denak 2007ko urriaren 4an atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Seguran, Batasuneko beste hainbat lagunekin batera. Bi hilabete geroago atzeman zuten Fullaondo.
politika