Irunen eraso egin diote kalean gizonezko bati, eta hil egin da

Lehen zantzuen arabera, muturreko bat eman diote, eta lurrera erortzean hartu duen kolpearen ondorioz zendu da. Oraingoz ez du inor atxilotu Ertzaintzak.

Ertzaintza, Irunen, pasa den asteko heriotza bat ikertzen. JUAN HERRERO / EFE
Ertzaintza, Irunen, pasa den asteko heriotza ikertzen. JUAN HERRERO / EFE
Paulo Ostolaza.
2025eko apirilaren 20a
10:30
Entzun 00:00:0000:00:00

45 urteko gizon bat hil da bart gauean Irunen (Gipuzkoa), 02:00ak aldera, Kolon pasealekuan. El Diario Vasco egunkariaren arabera, gizona konorterik gabe geratu da lurrean, norbaitek muturreko bat emanda. Oraingoz ez du inor atxilotu Ertzaintzak.

Larrialdi zerbitzuak iristean, konorterik gabe zegoen, eta ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko. Buruan hartutako kolpearen ondorioz zendu da. Gertatutakoa argitzeko, Ertzaintzak ikerketa zabaldu du Irungo Udaltzaingoarekin batera. Gorpua Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute.

Duela hamar egun beste gizon baten hilotza aurkitu zuten Irungo etxe batean, bortizkeria zantzuak zituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.