Lander Fernandez euskal preso ohiak "kaleko jantziz zihoazen lau ertzainek bahitu eta eraso" egin diotela salatu du gaur, Bilbon, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak egin duen agerraldian. Fernandezen arabera, atzo Santutxu Bilbo auzoko bere etxe atarian jo egin zuten. "Bahitu eta jo nindutenek Ertzaintzarekin elkarlanean aritzeko eskatu zidaten", adierazi du.
"Jasotako jipoiaren ondorioz zituen zauriak artatzeko, osasun etxe batera eraman behar izan zuten Fernandez", AAMk salatu duenez. Eskuineko ukalondoan, eskuin begian eta bernazakian zauriak zituela biltzen du artatu zuen medikuaren agiriak.
Bederatzi egunetan hirugarren aldia da Fernandez mehatxatu dutena, AAMren arabera. Preso ohiak erasoaren salaketa Bilboko epaitegian jarri du.
2003an Bois D'Arcyko (Frantzia) espetxean sartu zuten Fernandez eta iazko urtarrilean aske utzi zuten.
Gaurko agerraldian, harez gain, antzeko egoera jasan duten bi gaztek ere bizitakoa kontatu dute.
AAMk egoeraren larritasuna nabarmendu du. "Bahiketa erabat ilegala da, diktaduretan ohikoa den ezkutuko praktika poliziala. Ez da kasu isolatua, eta gerra estrategiaren kapitulu berri baten aurrean gaude. XXI. mendeko gerra zikina da".
euskal presoak
"Kaleko jantziz zihoazen lau ertzainek bahitu eta eraso" egin diotela salatu du Lander Fernandez preso ohiak
"Jasotako jipoiaren ondorioz zituen zauriak artatzeko, osasun etxe batera eraman behar izan zuten Fernandez", Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu