Kamioi gidari bat hil da gaur goizean Galdakaon (Bizkaia), bere ibilgailuak ezbeharra izan ondoren. Bidetik irten du kamioiak eta malda batetik erori da. Suhiltzaileek hilda atera dute gidaria kamioi barrutik. 57 urteko gizonezkoa da hildakoa, ermuarra (Bizkaia).
Goizeko hamaikak aldera izan da istripua, N-634 errepidearen 96. kilometroan, Donostia aldera.
Andoain (Gipuzkoa) parean, berriz, kamioi batek eta bi autok izandako istripuaren ondorioz auto ilara luzeak sortu dira N-1 errepidean, Donostia aldera.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Agertu duenez, 08:40 aldera gertatu da istripua eta ez da inor zauritu. Ibilgailuak errepidean traban geratu dira, ordea, eta trafiko pilaketa handia ari dira eragiten: hamar kilometro ingurukoak dira ilarak.
Errepideak