Kamioilari bat hil da AP-68 autobidean, Murchanten, bi kamioik izandako istripu batean

Kamioietako bat bidetik atera da, kontrako bidean sartu, eta beste kamioia jo du. Beste kamioilariak zauri arinak ditu, eta Tuterako ospitalera eraman dute.

Istripua izan duten kamioietako bat. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
Istripua izan duten kamioietako bat. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
jon ordonez garmendia
2026ko ekainaren 17a
07:19
Entzun 00:00:00 00:00:00

Trafiko istripu larria izan da astearte arratsaldean Muchanten (Nafarroa). Bi kamioik elkar jo dute AP-68 autobidean, 217. kilometroan: Zaragozarantz zihoan kamioi bat bidetik atera da, Logroñorako bidean sartu, eta aurrez aurre jo du paretik zetorren beste kamioi bat. Kamioilarietako bat hil da ezbeharrean. 44 urte zituen, eta bulgariarra zen. Beste kamioilariak 41 urte ditu.

Larrialdi zerbitzuek 19:23an jaso dute istripuaren berri. Tuterako eta Azkoiengo suhiltzaileak, lau anbulantzia eta medikuak, eta foruzainak eta guardia zibilak joan dira ezbeharra izan den tokira, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Halere, ezin izan dute ezer egin larri zegoen kamioilariari bizirik eusteko, eta han bertan hil da. Beste kamioilariak zauri arinak ditu, eta Tuterako ospitalera eraman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE