Joseba Permach eta Rakel Peña buruzagiek aurkeztu dituzte kartela eta kanpainaren nondik norako nagusiak.
Permachek agertu du egun batzuren buruan jakinaraziko dutela nortzuk osatzen dituzten Batasunaren Eusko Legebiltzarrerako zerrendak. Dagoeneko jakina da Rakel Peña izango dela Arabako zerrendaburua, Jone Goirizelaia Bizkaikoa eta Arnaldo Otegi Gipuzkoakoa.
Halaber, Permachek esan du herriz herri egingo dutela kanpaina, eta, hain zuzen ere, herritarren laguntzarekin bilduko dutela hartarako behar den dirua. Zehazki, 30 euroko dirulaguntza bonoen bidez. Ilegalizazioak "kostu ekonomiko handiak" dituela nabarmendu du, baina milaka herritarren laguntza jasotzea espero dutela.
Nolanahi ere, beren lehentasuna Euskal Herriko gatazka konpontzeko bidean jartzea dela azpoimarratu du, eta, hain justu, kanpaina konponbidean sakontzeko baliatuko dutela. Ildo horretatik, ohartarazi dute Batasuna hauteskundeetatik eta Eusko Legebiltzarretik kanpo uztea irtenbideak bilatzeko kaltegarria dela, eta Juan Jose Ibarretxek EAEko bozak aurreratu izana kritikatu dute, "bazekien-eta Batasunak ezin izango zuela aurkeztu".
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuari, berriz, "iraganeko errezetek" ez dutela balio esan diote, eta gatazka konpontzeko benetako borondatea badu ezin duela elkarrizketakideetako bat bazterrean utzi.
EAEko hauteskundeak