Kanpaina hasi aurretik behin betiko aurreneko erabakia

2011ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Gaur eta bihar inpugnazioak jarri ostean, bi eguneko epean eman beharko du Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduko zerrendei buruzko erabakia. Epe horretan alegazioak jartzeko aukera izango dute inpugnatutako zerrendek. Beranduenera, larunbat gauerdian emango du erabakiaren berri Gorenak. Ondorengo bi egunetan Auzitegi Konstituzionalean helegitea jartzeko aukera izango dute aldeek. Hiru eguneko epea izango du Konstituzionalak erabakiaren berri emateko, eta tarte bera aldeek, alegazioa aurkezteko. Hauteskunde kanpaina hasi bezperan eramango dute azken erabakia, beranduenera ere. Zerrendek aurrera egingo balute, kanpaina hasi ostean berriz inpugnatzeko aukera ere badago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.