Kanpaldi bat abian da Aroztegiako proiektuaren aurka

2017ko ekainaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Proiektu hau ez da baztandarren beharrak asetzeko, lauren sakelak sosez betetzeko baizik». Elizondon (Nafarroa) abian da ostiraletik Aroztegiako egitasmoaren aurkako kanpaldi bat. Nafarroa bizirik nahi dugu agirian zerrendatzen dituzten proiektuetako bat da. 252 etxebizitza egin nahi dira, eta horrek 750 biztanleko populaziogune berri bat sortuko luke mendi ingurune batean. Kanpaldian, bereziki, Geroa Bairi egin diote kritika; egotzi diote «tematuta» egotea egitasmoarekin. Gaur amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.