GIZARTEA

Kanpalditik herrietara igaroko da Gipuzkoa Zutik

Gaur-biharretan batzarrak egingo dituzte, orain artekoaren balorazioa egin eta aurrera begirako pausoak zehazteko.

2016ko ekainaren 21a
15:39
Entzun 00:00:00 00:00:00

Maiatzaren 29az geroztik Donostiako espazio publikoan modu iraunkorrean dago Gipuzkoa Zutik dinamika, baina "hurrengo urratsa" egitea erabaki du: "Kanpaldi iraunkor eta zentralizatutik herrietako dinamika pluraletara zabaltzea".

Dinamikak garrantzitsutzat jo ditu gaur-biharretan egingo dituen batzarrak: gaurkoan, hiru asteon balorazioa egingo dute, eta aurrera begira "indartu edo hobetu beharreko esparruak" identifikatuko dituzte. Bi tailer ere egingo dituzte: "bizi izandako esperientziaren ingurukoa" asteartean, eta desobedientzia zibilaren ingurukoa asteazkenean. Bi tailerrak 17:00etan izango dira, Bulebarrean, eta batzarrak, 19:00etan. Haur jolasak ere prestatu dituzte bi egunetarako, 18:00etatik aurrera.

"Bizitzaren aldeko mugimendu hau Gipuzkoa mailan hedatzen ari dela ikusita, pozik eta harro esan dezakegu hasieratik bilatzen genuen txispa piztea lortu dugula, susperraldia iritsi dela", nabarmendu du dinamikak: "Astelehen gauean 50 lagunek egin dute lo Arrasaten, mankomunitatearen aurrean, erraustegiaren aurka, eta Arrasaten eraiki nahi duten zabortegia ere sinbolo gisa hartuta".

 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA