presoen sakabanaketa

Karlos Apeztegia presoaren senideek istripua izan zuten larunbatean

Huelvako espetxean dagoen Karlos Apeztegia preso iruñearraren senideek istripua izan zuten, bisitaren ondoren Euskal Herrira bueltan zetozenean. Autoan Apeztegiaren arreba eta koinatua zihoazen, eta ez zuten kalte fisiko larririk izan. Autoa ordea, istripuaren tokian utzi behar izan zuten, aurrealdean kolpe handia baitzuen. Bestalde, abenduaren 4an Egoitz Koto presoaren senideen autoari kristalak apurtu eta gurpilak zulatu zizkioten.

2004ko abenduaren 14a
17:29
Entzun
Euskal presoen senideek aurten izan duten 42. istripua izan da Apeztegiaren senideena. Istripua Euskal Herrira zetozela izan zuten, Sevilla inguruan, bi txakur autobidera irten zirenean. Guardia Zibila istripua gertatu eta ordu t’erdira azaldu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.