BIZKAIA

Karrantza Zabala plataformak eta Bilduk alkatetzatik kendu dute EAJ

“Kudeaketa ekonomiko txarra” eta “gardentasun eta lanerako ahalmen eskasak” leporatu dizkiote Jose Maria Martini. Raul Palacio plataformako kideak hartu du haren lekua.

2012ko azaroaren 28a
17:50
Entzun

Karrantzan Jose Maria Martin (EAJ) alkatearen aurkako zentsura mozioa onartu dute gaur Bilduk eta Karrantza Zabala plataformak, euren bozak elkartuz. “Kudeaketa ekonomiko txarra” eta “gardentasun eta lanerako ahalmen eskasak” leporatu dizkiote. Raul Palacio plataformako bozeramailea izango da hemendik aurrera alkate.

Aurreko hauteskundeetan gutxiengoan geratu zen EAJ udaletxean, hamabi urtez bakarrik eta gehiengoan herria kudeatu ondoren. Karrantza Zabala eta Bilduren ustez, jeltzaleek udal kudeaketa bakarrik eramaten jarraitu dute, oposizioarekin elkarrizketa baztertuz. Horrez gain, kudeaketa ekonomiko txarra leporatzen diote, alferrik gastatutako hamabi milioi euro aipatuz.

Hainbat buruzagi jeltzale agertu dira goizean Martini babesa adierazteko. Horien artean, Andoni Ortuzar BBBko presidentea eta Juan Maria Aburto Bizkaiko foru diputatua ziren. EAJko militante batzuk Karrantza Zabala, herriaren nahiaren aurka jartzen zuten kartelekin agertu dira udaletxera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.