Mikel Karrera Sarobe, Maite Aranalde, Arkaitz Agirregabiria del Barrio, Eñaut Aramendi eta Laetitia Chevalier joan den ostegunean atxilotu zituen Frantziako Poliziak Lapurdin, ETArekin lotuta. Guardia Zibilarekin elkarlanean egin zuen operazioa. Baionatik Parisera eraman dituzte, epaileak deklarazioa har diezaien.
Karrera (Iruñea, 37 urte), Aranalde (Ibarra) eta Agirregabiria (Bilbo, 27 urte) ETAko arlo militarreko arduradunak direla diote Polizia iturriek, eta joan den martxotik Karrera dela taldeko buruzagi nagusia, Frantziako Poliziak Ibon Gogeaskoetxea atxilotu zuenetik -Poliziaren beste bertsio baten arabera, 2009ko apiriletik legoke ardura horretan Karrera, Jurdan Martitegi atzeman zutenetik-.
Hirurak Baionan atzeman zituzten, Gurutze Sainduaren auzoko etxe batean, 06:15ean. Poliziek aspalditik zuten kontrolatua etxebizitza, eta Karrera astelehenean iritsi zela hara esan dute.
Aramendi eta Chevalier Urruñan atxilotu zituzten -Olheta auzoan-, erakunde armatuaren laguntzaileak direlakoan. LAB sindikatuko ordezkaria da Aramendi.
atxilotuak
Karrera, Aranalde, Agirregabiria, Aramendi eta Chevalier Parisera eraman dituzte
Joan den ostegunean Lapurdin ETArekin lotura dutelakoan atxilotutakoak Parisera eraman dituzte epaileak deklarazioa har diezaien. Karrera, Aranalde eta Agirregabiria ETAren arlo militarrarekin lotzen dituzte, eta Aramendi eta Chevalierri kolaborazioa leporatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu