Mikel Karrera, Arkaitz Agirregabiria, Maite Aranalde eta Eñaut Aramendi espetxeratzeko agindua eman du Laurence Le Vert Parisko epaileak, fiskalak hala eskatu ondoren. Ostegunean atzeman zituen Frantziako Poliziak Lapurdin, ETArekin lotuta. Laetitia Chevalier ere atxilotu zuten ostegunean, baina herenegun aske utzi zuten, kargurik gabe.Aranañde eta Karrera Fresnesko espetxean sartu dituzte; Agirregabiria Fleuryn, eta Aramendi Santen.
Karrera (Iruñea, 37 urte), Agirregabiria (Bilbo, 27 urte) eta Aranalde (Ibarra, 28 urte) ETAko arlo militarreko arduradunak zirela diote polizia iturriek, eta aurrena zela taldeko buruzagi nagusia. Hirurak Baionan atzeman zituzten, Gurutze Sainduaren auzoko etxe batean. Larunbatean eraman zituzten Parisera.
Aramendiri ETAren laguntzailea izatea egozten diote. Chevalier eta biak Urruñan atxilotu zituzten, Olheta auzoan. Bikote dira.
atxiloketak