Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi duenez, Inma Noble (Hernani, Gipuzkoa) eta Iñaki Orotegi (Lasarte-Oria, Gipuzkoa) presoei "biziarteko zigorra" jarri die Espainiako Auzitegi Gorenak. Zigor pilaketaren ondorioz luzatu diete, hain zuzen. AAMk "gogor" salatu ditu "preso politikoen aurkako salbuespeneko neurriak, jazarpena delako".
Noble, Algecirasen (Espainia) daukate preso, eta aurtengo urriaren 29an zuen irteera data, AAMk dioenez. 2017ko urtarrilaren 7ra arte luzatu diote zigorra. 1987tik dago preso.
Orotegi, berriz, Herrera de la Manchako (Espainia) kartzelan dago. 1986an espetxeratu zuten eta 2008ko abenduaren 17an zeukan irteera data. Gorenak 2016ko abenduaren 19 arte luzatu du irteera.
Euskal presoak