Kartzelan sartu dute Cascanteko zahar etxe batean hildako gizonaren gelakidea

84 urte ditu kartzelan sartu duten gizonak, eta 67 zituen hildakoak. Autoaren arabera, «behar besteko zantzuak daude ikertua delituaren egilea dela pentsatzeko».

Cascanteko zahar etxea. BERRIA
Cascanteko zahar etxea. BERRIA
Isabel Jaurena.
2025eko uztailaren 30a
18:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Kartzelan sartu dute Cascanteko (Nafarroa) zahar etxe batean hildako gizonaren gelakidea. 84 urte ditu kartzelan sartu duten gizonak, eta 67 zituen hildakoak. Autoak dio gizona kartzelara sartu dutela «zantzu nahikoa» daudelako ikertua aipatutako delituaren egilea dela pentsatzeko.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, astelehenean gertatu zen, eta ikerketa abiatu dute. 84 urteko gizona eta biktima bakarrik zeuden gelan, eta «ez dago gelan beste inor sartu zela adierazten duen zantzurik». Are, korridorean kamerak daude, eta haiei esker jakin dute hilketa izan zen denbora tartean bi gizon horiek soilik sartu zirela gelara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.