Eduardo Benitez 30 urteko gazte hernaniarraren ustezko hiltzailea espetxeratzeko agindu zuen atzo azken orduan epaileak, Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez. S.J.O.R. 34 urteko Pasaiako (Gipuzkoa) bizilaguna larunbatean atxilotu zuen Ertzaintzak, hiltzailea bera delakoan.
Ertzaintza ari da gertatutakoa ikertzen. Atxilotuak ustez erabili zuen armaren bila dabil, ehiza eskopeta bat; atxilotu zutenean gizonak ezzeraman armarik gainean. Bitartean, Ertzaintzak jakinarazi du S.J.O.R Hernanin egon zela hilketa gertatu zen gauean. Ezagun batek autoa utzi zion, eta hara joan zen larunbat gauean. Hildakoaren bikotekidearekin bikote harremana izan zuen lehenago kartzelatu duten gizonak.