Protesta bat egin du gaur ELA sindikatuak Basauriko espetxe parean (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzari eskatu dio kartzeletarako lan eskaintza publikoetan hizkuntza irizpideak aintzat hartzeko eta lanpostuetan euskararen «balorazio zuzena» egiteko. Izan ere, salatu du gaur egun Araba, Bizkai eta Gipuzkoako presondegietan euskararen ezagutza ez dagoela baloratuta «legeak ezartzen duen bezala».
Gaurko protestan proba fisiko «diskriminatzaileak» bazterrean uzteko ere eskatu du sindikatuak. Haren arabera, emakumeak aintzat hartzen ez dituzten lan eskaintza publikoak egin dituzte, eta oposiziogileak baztertu izan dituzte adinarengatik. «Proba horiek, beraz, diskriminatzaileak dira», ondorioztatu du sindikatuak.